XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aita pilotari haundia zuen, bera ere bai bere denborako hoberenetarik, bereziki plaza laxoan, anaiak, halaber pilotariak Joseph, Michel, Leon eta beste.
Laborari zintzoa, lagunarekin 11 haurren aita, bere aita-amak bezala, eta pilota beti zerbitzatu duena, gaztean jokatuz bezala geroan Emak-Hor elkartearen buruzagietan. 74 urtetan zendu da.
Haren emazte, haur, arra-haur eta haurrideek onhar detzaztela HERRIA kaseta honen eta guhauren doluminak.
Armendaritzeko berezkoen turnada Ainitzek aipu dute jadanik.Sei ekipa: Inchauspe-Carricart, Etchegoin-Martiarena, Dufourcq-Durruty, Maitia-Etchegoin II, Urdampilleta-Bideondo, Fr. Carricart-Biscouby.
Molde garratzean jokatuko da, galdua kanpo eta diru galtze ederrak kanporatuentzat.
Lehen partida ekainaren 18 an (larunbata): Dufourcq-Durruty eta Carricart-Biscouby.
Ekainaren 11 an: Maitia-Etchegoin eta Urdampilleta-Bideondo.
Ekainaren 18an finalerdia: 3 ko irabazlea eta Etchegoin-Martiarena.
Beste finalerdia ekainaren 25ean: 11-ko irabazlea eta Inchauspe-Carricart. Uztailaren 2an finala.
Badira antolamenduak sartze-sariak osoan aintzinerat hartzeko, prezio onean. Parioa libro.
Ondoko egunetan -Gero Bereau-Itoiz eta Aramburu-Fontan. Sartzea beti 10 liberetan....
-
Igandean, 11tarik goiti. Bego.